Pertsonen, produkzioaren eta ideologiaren arteko oreka mantentzen dugu beti. Hortaz, egunez egun gure prozesuak hobetzen jarraitzen dugu, zaintza pertsonala eta kolektiboa alde batera utzi gabe.
Diru-sarreren % 55'9 Mankomunitate eta EEHSKei eskeinitako zerbitzuetatik dator. Objektu eta materialen salmentak diru-sarreren % 38'3 dira. % 4'9 besterik ez dator diru-laguntzetatik.
* Bestelako diru-sarrerak: Trapuketariontzat egindako eraikuntza-lanak Berriozarren (ibilgetua sortzeko egindako lanak).
Gure gastu nagusia langileena da, % 74'6, pertsonen harrerari lehentasuna emanez eta lan-banaketa bultzatuz gure nortasun-ezaugarri gisa.
* Ibilgailuen gastuak: zergak, aseguruak, gasolioa eta konponketak barne.** Garraioa: langileendako eta materialetarako kanpoko garraioak.*** Hornigaiak: ura, argindarra, gasa eta telefonoa.**** Bestelako gastuak: hornikuntza-erosketak, kanpo-lanak, zerbitzu profesionalak, lantegiaren mantentze-lan orokorrak eta zorren interesak.
2022an gure Azoken salmentak 1.796.607 €takoak izan dira, 2021an baino % 2 gehiago. 2022an materialen salmetak 1.206.637 €takoak izan dira, 2021an baino % 10 gehiago.
Trapuketari guztiak lan araupean gaude eta 90eko hamarkadatik aurrera lanaldia murriztua dugu, honela pertsona gehiagok lan egiteko aukera izateko. 2023ko urtarrilean gure soldatak eta urteko lanaldia eguneratu ditugu. Lanaldi horretan 26 egun opor eta eguneko 30 minutuko atsedenaldia sartzen dira.