Nafarroako Emausko Trapuketariak
Nor gara
1972tik Nafarroan...
Lana, Abegi ona y Elkartasuna

Helburu soziala zein ingurumenekoa duen eta zailtasunak dituzten pertsonei abegi ona eskaintzea lehenesten duen 290 lagun baino gehiagoko taldea gara.

Mundu bidezkoago eta solidarioago baten alde borroka egiten dugu, gure dendetan salgai jarriko ditugun objektuen bilketa eta berrerabiltzeko edota birziklatzeko prestaketaren bidez laneratzea erraztuz.

Komunitatea da gure kolektiboaren bihotza. Villa Simona gure lehen etxea izan zen 1978an, eta ondoren Beltzuntzera joan ginen bizitzera, orain hogeitamar trapuketari bizi direlarik bertan.

Emaus Mugimenduko kideak gara, Abbé Pierrek Frantzian sortua eta gaur egun jendearen, herrien eta naturaren duintasunaren eta eskubideen alde borrokatzen duten mundu osoko 40 lurraldeko 400 talde baino gehiago biltzen dituena.

Emaus Mugimendua
Nafarroako Emausko Trapuketariak
Historia
1972
Barañaingo Txabolak

Santa Luzia Auzoaren eraikuntza hasi ahal izateko behar zen dirua lortzeko Bolondresen Auzolana antolatu zen 1972 eta 1978 urteen artean.

1978
Emausko Trapuketarien Komunitatea

Villa Simona etxea zabaltzearekin batera, egoera pertsonal zaila zuten lankideak bizitza zein lana partekatzen hasi ziren.

1981
Gaikako Bilketa

Nafarroako lehendabiziko Gaikako Bilketa proiektu-ereduan parte hartu genuen Lorea taldearekin batera.

1984
Gaikako Bilketaren Lehen Hitzarmena

Iruñeko Udalarekin harreman bide bat zabaldu zen, Ekonomia Zirkularraren funtsezko alderdiak sustatzea ahalbidetu zuena.

1985
Beltzuntze, Komunitatearen etxe berria

Emausko zenbait talde, erakunde eta adiskideren laguntzaz, harrera zein lana zabaltzeko aukera eman zuen etxalde bat erosi genuen Beltzuntzen.

1989
Ekonomia Sozial Solidarioa

Ekonomia Sozial Solidarioa eta Gizarteratze Enpresa izango zirenen oinarriak proposatuko zituen batzarraren deialdia egin zen.

1995
Saratsako lantegi berria

Lan ekintza eta lanpostu kopurua zabaltzea ahalbidetu zuten 3.000 m² erosi genituen. Jada ez gara denak Komunitatean bizi.

2002-2006
Beltzuntzeko Etxe Bioklimatikoa

Etxea zaharberritu eta barne antolakuntza zein metodologia gaurkotu ziren, Komunitatea "Pertsona eta talde heziketarako eskola" izendatuz.

2012
Berriozarko Gune Berria

20.000 m²-ko lantegi zahar bat erosi eta birgaitzeari ekin genion. Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Gune berria 2019an zabaldu genuen.

Kontzientziazio eta gizabide hezibidea
Kolektiboaren ezaugarriak
Aniztasuna da gure aberastasunik handiena

Gaur egun Trapuketarion taldea osatzen dugun 290tik gorako kideak 33 herrialde desberdinetakoak gara.

Afrika Erdiko Errepublika, Aljeria, Argentina, Boli Kosta, Bolivia, Brasil, Bulgaria, Dominikar Errepublika, Ekuador, Erresuma Batua, Errumania, Espainia, Frantzia, Ghana, Ginea, Ginea Bissau, Italia, Kamerun, Kolonbia, Kuba, Liberia, Lituania, Maroko, Mexiko, Nigeria, Nikaragua, Peru, Portugal, Senegal, Txile, Ukrania, Uruguai eta Venezuela.
Baldintzarik gabeko harrera
Hona iritsi nintzenean inork ez zidan galdetu nor ote nintzen edota nondik nentorren, zer egin nahi ote nuen besterik ez.
Sistemen sistema bat.

Emausko Trapuketarion antolaketa sistemen sistema oso bat da. Denak elkarrekin lotuta dauden arlo desberdinentan antolaturik gaude.

Adostasuna bilatzea eta parte hartzeko eskubidea gure erakundearen bi zeharkako dira.
Trapuketarion adina.

+40

urtetik gorakoak

Trapuketari gehienak 40 urtetik gorakoak gara (% 77'8).

+50

urtetik gorakoak

Trapuketarien ia erdia 50 urtetik gorakoak gara (% 46'3).

% 58

5 urte baino gutxiago

Langileen % 58ak 5 urte baino gutxiago daramatza hemen lanean.

% 14

5 eta 10 urte artean

Langileen % 14ak 5 eta 10 urte bitarte daramatza hemen lanean.

% 28

10 urte baino gehiago

Langileen % 28ak 10 urte baino gehiago daramatza hemen lanean.

Gizonezkoak

Trapuketarionean langileriaren % 60 gizonezkoak dira.

Emakumezkoak

Trapuketarionean langileriaren % 40 emakumezkoak dira.

HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...