Nafarroako Emausko Trapuketarien Fundazioan gure erabiltzaileak aktiborik baliotsuena zarete, eta zuekin batera, zuen datuak ere. Horregatik, asmo-adierazpen hau baliatzen dugu zuen datuen erabilera arduratsua, leiala eta zilegia bermatzeko.
Gure Pribatutasun Politika eguneratu dugu, biltzen dugun informazio mota eta horren zergatia errazago uler dezazuen. Horretaz gain, zure datuak eta pribatutasuna babestea ahalbidetuko digun Pribatutasun Berrikuspenerako neurri berriak hartu ditugu ere.
Zure egungo konfigurazioaren edota informazioa tratatzeko moduaren inguruan ez dugu ezer aldatu. Aitzitik, gure praktiken deskribapena xehetasun handiagoz azaltzeaz gain, informazioa eguneratzeko, kudeatzeko, esportatzeko edota ezabatzeko dituzun aukerak argiago zehaztu ditugu.
Europar Batasun osoan datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) aplikatuko behar da, hori dela eta egin aurrera eraman ditugu eguneratze lan hauek. DBEOa Europa osoko pribatutasun legeak bateratzeko diseinatuta dago eta enpresek datu pertsonalak tratatzeko duten moduaren inguruko gardentasun arauak hobetzen ditu. Gure Pribatutasun Politikan beharrezko eguneratze batzuk egiteaz gain, Googleren mundu osoko erabiltzaileentzat hobekuntzak egiteko aukera probestu dugu ere.
Web gune hau bisitatzeak ez du esan nahi erabiltzaileak inolako informaziorik eman behar duenik. Erabiltzaileak informazio pertsonalen bat ematen badu, web gune honetan jasotako datuak modu leial eta legezkoan erabiliko dira, betiere, Datuak Babesteko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (DBEO) eta gainerako araudi aplikagarrian jasotako printzipio eta eskubideen arabera.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoa betez, honako hau jakinarazten dizugu:
Arduraduna:
FUNDACIÓN TRAPEROS DE EMAÚS NAVARRA
Gipuzkoa Etorbidea 11,
31013 Berriozar (Nafarroa)
Telefonoa: 948302888
Zure datuekin zer egiten dugu?
Traperos de Emaús Navarra Fundazioak jasotako datuen konfidentzialtasuna bermatzen du, gure erabiltzaileen aldez aurreko eta berariazko baimenik gabe inolaz ere beste ezertarako lagako ez direla ere bermatuz. Zuk eskatutako zerbitzua eskaini ahal izateko behar diren datuak baino ez dizkizugu galdetuko eta zerbitzu hori eskaini ahal izateko erabiliko ditugu bakarrik.
Interesdunen eskubideak
Interesdunak honako eskubideak ditu:
• Biltegiratutako datu pertsonalei buruzko informazioa eska dezake (sarbidea).
• Datu pertsonalen zehaztasunik eza zuzentzea eska dezake (zuzenketa).
• Datu pertsonalen tratamendua ezabatzea edo mugatzea eska dezake (ezabatzea eta mugatzea).
• Datu pertsonalak formatu egituratuan, arruntean eta irakurketa mekanikoan eskura jartzea eska dezake (eramangarritasuna).
Horretarako, NANaren kopia bat erantsiz, idazki bat bidali beharko digu Gipuzkoa Etorbidea 11, 31013 Berriozar (Nafarroa) helbidera edota gure harremanetarako formularioaren bidez.
Interesdunak eskubidea du, halaber, datuak babesteko agintariei (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamazioa aurkezteko. Hala ere, datuekin zerikusia duen edozein arazo konpontzeko gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaitugu.
Datu-babeserako ordezkaria
Datuak babesteko ordezkari bat (DPO) izendatu dugu zure datu pertsonalekin zerikusia duen edozein gairi erantzuna emateko. Harremanetarako formularioaren bidez jar zaitezke berarekin harremanetan.
Datuen kalitatea
Erabiltzaileek bermatu beharko dute bildu zaizkien datu pertsonalen egiazkotasuna, zehaztasuna, zinezkotasuna eta iraunaldia.
Adingabeen babesa
Ez dugu adingabeen datu pertsonalik jasotzen. Amaren, aitaren edota legezko tutorearen ardura da adingabeen pribatutasuna zaintzea, adingabearen datu pertsonalak bildu eta erabiltzeko baimena eman dutela ziurtatzeko ahalegin guztiak eginez.
Sare Sozialak
Gure web-orrialdearen bidez, erabiltzaile guztiek erabil ditzaketen Facebook, Twitter edo Youtube sare sozialetara sar zaitezke. Erabiltzaileari doan izena emateko eta gu segitzeko aukera ematen dioten webguneak dira hauek. Sare sozial hauetan erabiltzaileek gure jardueren, iritzien, argazkien eta bideoen berri izango dute. Sare sozial horien erabiltzaileek jakin behar dute sare hauek www.emausnavarra.org webgunetik independenteak direla eta irekiak direla, hau da, erabiltzaile guztiek ikus ditzaketeela. Bertara igotako edukiei aplikatu beharreko pribatutasun politikak Facebook-ek, Twitter-ek edo Youtube-k finkatutakoak dira. Traperos de Emaús Navarra Fundazioa ez da sare sozialen hauen jabea.
Traperos de Emaús Navarra Fundazioaren Pribatutasun Politikari buruzko zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez +34 948 302 888 telefono zenbakira deituz.