“Trapuketariak” gara, lanbide zahar horretatik lortzen baitugu bizimodua. Lanbidea gaurkotu dugu eta egun Bilketa Bereiztua, Berrerabiltzeko eta Birtziklatzeko Prestaketa dira gure lan ildoak. Objektuak eta materialak Nafarroa osoan jasotzen ditugu 16 Mankomunitaterekin eta hainbat EEHSKekin (Kudeaketa Sistemak) ditugun lan hitzarmenei esker. Jasotako hori gure azoka desberdinetan salgai jartzen dugu azkenik.
2018ko urritik aurrera, Iruñeko Mankomunitatearekin batera elkarlanean, jendea hondakinen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzeko hainbat jarduera jarri ditugu abian: hobe da gutxiago kontsumitzea eta gehiago berrerabiltzea, erosi-bota-erosi eredua jarraitzea baino.
Edozein pertsonak bere objektuak konpontzeko behar dituen tresnak eta espazioak eskaintzen ditugu Tailer berezi honetan. Tailerra Iruñerriko Mankomunitatearekin hitzarmenez prestatu da.
Bestalde, doako lanabesen mailegu-zerbitzua ere eskaintzen da hemen, lanabesak astebetez etxera eraman eta kaltetutako gauzak bertan konpontzeko aukera ematen duen Lanabes Bankua alegia.
Tailerreko zein Lanabes Bankuko lan-tresnak Hondakinen Funtsak eta Nafarroako Gobernuak diruztatuak izan dira.
Astelehenetik Larunbatera 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.Igande eta Jaiegunetan Itxita.
Bi gela hauek Iruñerriko Mankomunitateari eskaini dizkiogu bertan Ingurumen Hezkuntzako programa gauzatu dadin. Urritik ekainera doako ikastaroak eskaintzen dira gure Tailer Gelan.Izen-ematea: www.mcp.es
Gure egoitza ezagutu nahi gaituzten pertsona guztientzat zabalik dago beti. Gaur egun, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, LH eta publiko orokorrarentzat egiten ditugu bisitak, Iruñerriko Mankomunitatearekin hitzarmenean.Izen-ematea 948203444 telefonora deituta edo www.mancoeduca.org web-orrialdearen bitartez.
Objektuen eta materialen Gaikako Bilketa gauzatzen dugu Nafarroa osoan, 16 mankomunitaterekin eta hainbat EEHSKekin hitzarmenean. Etxez Etxeko Bilketa da gure bilketa-bide nagusia. “Atez ate” biltzeak hondakinak hobeto berreskuratzeko aukera ematen digu herritarrengandik hurbil egoteagatik. 42.560 etxez etxeko bilketa baino gehiago egiten ditugu urteko, hau da, hileko 3.540 baino gehiago.
Jasotako objektuen prozesua honakoa da:
* Eskuzko sailkapena.
* Berrerabiltzeko Prestaketa: baztertutako objektuak egiaztatzea, garbitzea edota konpontzea, beste pertsona batzuek berrerabil ditzaten.
* Birziklatzeko Prestaketa: objektua osatzen duten piezak eta materialak bereiztea eta sailkatzea, ordezko pieza edo lehengai gisa berrerabili ahal izateko.
Beste mundu bat lorgarria dela eta ikusten ez den hori existitzen dela erakusten duen adibidea gara.
Hasiera-hasieratik berrerabili eta birziklatzearen aldeko apustua egin genuen, eta aitzindariak izan ginen kontsumo-ondasunen ekoizpena murrizten eta kontsumo arduratsuago bat aldarrikatzen. Orain gure lanari Ekonomia Zirkularra deitzen diote. Gaur egun, ehun-gaiak, liburuak, altzariak, etxeko tresneria, tresna elektrikoak, papera, kartoia, beira, plastikoa, pilak eta abar biltzen eta tratatzen ditugu. Objektuak berreskuratuta, haien baliagarritasun-ziklora itzultzeko aukera ematen diegu, "hartu, ekoiztu, kontsumitu eta bota" eredu ekonomiko harraparia deuseztuz. 1993an, 2.400 tona objektu eta material landu genituen; 2001ean, 6.000 baino gehiago; eta 2022an 13.058tik gora, horietatik % 84'4 baino gehiago berreskuratu genuelarik.
2022an osotara 13.058.061 kg jaso genituen, horien % 84'4 berreskuratu genituen (berrerabiliz edo birziklatuz) eta % 15'6 bakarrik errefusatu.
Gure dendetan egoera onean dauden eta berrerabil daitezkeen altzari guztiak jartzen ditugu salgai: sofak, aulkiak, mahaiak, armairuak eta pieza solteak (somierren hankak, etab.). Egoera txarrean dauden altzarien metala eta zura bereizi egiten ditugu birziklatzeko.
2022an 5.176.265 kg bildu genituen, hau da, 2021an baino % 3'6 gehiago. Kopuru horretatik % 76'1 berreskuratu zen.
TEEHak lantzeko hondakin konplexuenetako bat dira. Alde batetik, elementu kutsatzaile asko dituzte (metal astunak, etab.), eta bestetik, ordea, osagai birziklagarri asko. Trapuketarienean horietako batzuk berrerabiltzen ditugu, eta berrerabili ezin direnak, gure egoitzan edo kanpoko lantegiren batean birziklatzeko prestatzen ditugu.
2022an 3.009.229 kg bildu genituen, hau da, 2021an baino % 4'3 gutxiago. Kopuru horretatik % 99'1 berreskuratu zen.
Modak kontsumismo basatia sustatzen du: jantzi bat erosi, denboraldi bakar batean erabili eta berehala botatzea. Trapuketarienean gero eta arropa kilo gehiago erabiltzen dela antzematen dugu egunez egun. Berrerabiltzeko egoera onean dagoen arropa hautatu eta gure bigarren eskuko dendetan edo handizka jartzen dugu salgai. Egoera txarrean dagoen arropa moztu, garbiketako trapu bihurtu eta tipologiaren arabera paketatu egiten dugu, ondoren mota desberdinetako trapuak baletan eskainiz.
2022an 2.743.874 kg bildu genituen, hau da, 2021an baino % 0'6 gehiago. Kopuru horretatik % 77'9 berreskuratu zen.
Trapuketarienean hainbat gauzari "pitxi" deitzen diogu, hala nola jostailuei, koadroei, maletei, ontziteriari, lapikoei, etab. Gure gunean egoera onean dauden "pitxiak" hautatu eta gure dendetan salgai jarriz bigarren bizitza bat ematen diegu. Objektu horietako batzuek kutsatzaile arriskutsuak dituzte (pilek, CDek, etab.), guk kutsatzaile horiek bereizi eta Hondakinen Kudeatzaile Baimenduei ematen dizkiegu. Liburuei dagokienez, baldintza onenetan daudenak hautatu eta gure dendetan merke saltzen ditugu. Puskatutakoak edo hondatutakoak papera eta kartoia birziklatzeko erabiltzen ditugu.
2022an 590.113 kg bildu genituen, hau da, 2021an baino % 2'7 gehiago. Kopuru horretatik % 69'6 berreskuratuz.
PILAK Nafarroa osoan biltzen ditugu, hainbat Kudeaketa Sistemarekin sinatutako hitzarmenari esker. 2000 gunetan baino gehiagotan jasotzen ditugu pilak: saltoki, supermerkatu, garbigune, osasun-etxe, enpresa eta kaleko edukiontzietan. Pila guztiak Recypilas gunera bidaltzen dira birziklatzera.
2022an 35.968 kg bildu genituen.
Iruñeko Alde Zaharreko 304 saltokitako BEIRA biltzen dugu. Beira egunero bildu eta Gongorara bidaltzen dugu birziklatzeko. Bilketa mota hau San Ferminetan ere egiten dugu, baina garai horretan zerbitzua indartu behar izaten dugu, langile eta kamioi kopurua handituz.
2022an 1.188.580 kg bildu genituen.
Jurramendiko Mankomunitatean papera eta kartoia biltzen ditugu, bertako herrietan kokaturiko 186 edukiontzie esker. Bestalde, hainbat saltokitan ere egiten dugu bilketa mota hau.
2022an 314.032 kg bildu genituen.
Dendak: Berriozar, Artika, Gayarre, Triki Traku, Burlata, Lizarra eta Tutera
Salmentek gure lanetik bizitzea eta gauzei bigarren aukera bat ematea ahalbidetzen digute. Trapuketarienean, ordea, kontsumo arduratsua sustatzen dugu, horregatik, gure azokek elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua adierazten dute beti. Jasotako, sailkatutako edota konpondutako objektuak gure Bigarren Eskuko dendetan merke jartzen ditugu salgai, arduraz eta maitasun osoz aurkeztuz. Gure dendetan, gainera, Bidezko Merkataritzarako hainbat gune aurkituko dituzu, beste herrialdeetako pertsonekiko elkartasunaren eta trukearen erakusgarri. Bestalde, objektuak desmuntatzean sortzen diren materialak (metalak, zura, plastikoak, plakak, trapuak, etab.) Kudeatzaile Baimenduei saltzen dizkiegu birziklatzeko.
2018ko urrian zabaldu genuen Berriozarko Azoka, berrerabiltzeko prest dauden era guztietako objektuak eskaintzen dituen 1.500 metro karratuko espazioa. Azoka atsegina eta polita da, eta erraza da bertan gauzak bilatzea, objektu bakoitzak bere toki zehatza baitu. Ideia sortzaile asko dituzten pertsonei eta salmentan parte hartzen duten kide guztiei esker azoka honetan gure maitasun osoa adieraztea lortu dugu.
Gipuzkoa Etorbidea 11, 31013 Berriozar. 690116140.Asteartetik ostiralera 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 9:30etatik 15:00etara.
Zabala eta argitsua, Artikako Azokan mota guztietako altzariak, etxetresna elektrikoak, liburuak, "bitxiak", etxeko tresneria, arropa eta oinetakoak aurkituko dituzu.Zatoz gu ezagutzera!
Artika Kalea 32, 31014 Iruña. 948136465.Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.
Hirigunetik gertu eta oso alaia, gure Gayarre kaleko dendak arropa, oinetako, liburu, jostailu eta "bitxien" eskaintza zabala du. Altzariak eta etxetresna elektrikoak ere aurki ditzakezu bertan.
Julián Gayarre Kalea 4-6, 31005 Iruña. 948154108.Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.
TRIKI TRAKU gure boutique preziatua da. Trapuketarienera iristen diren objektu, arropa eta oinetako berezienak aurkituko dituzu bertan.
Arga Ibaia Kalea 36-38, 31014 Iruña. 948363126.Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.
Hirigunetik gertu dagoen gure Burlatako denda biziak xarma berezia du. Gauzak arretaz eta ardura handiz ezarri ditugu, gure maitasun osoa adieraziz. Oinetako ugari, arropa, etxeko arropa eta haurtxoena aurkituko dituzu bertan.
Zangozako Merindadea Kalea 6, 31600 Burlata. 948981831.Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.
Berrerabilitako gauza zaharrez apaindutako espazio maitagarria, mota guztietako bigarren eskuko arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta etxetresna elektrikoak dituena.
Deierri Etorbidea 33, 31200 Lizarra. 948520838.Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:30etara. Astearte arratsaldeetan ere 16:30etatik 19:00etara.
Dotorea eta argitsua, Tuterako gure denda zabalak arropa eta oinetako ugari eskaintzen ditu.
Miguel Eza Kalea 12, 31500 Tutera. 638464202.Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.