Ezagutu

Zertan gabiltza

"Trapuketariak" gara

“Trapuketariak” gara, lanbide zahar horretatik lortzen baitugu bizimodua. Lanbidea gaurkotu dugu eta egun Bilketa Bereiztua, Berrerabiltzeko eta Birtziklatzeko Prestaketa dira gure lan ildoak. Objektuak eta materialak Nafarroa osoan jasotzen ditugu 16 Mankomunitaterekin eta hainbat EEHSKekin (Kudeaketa Sistemak) ditugun lan hitzarmenei esker. Jasotako hori gure azoka desberdinetan salgai jartzen dugu azkenik.


Hondakinen prebentzioa: ingurumen-sentsibilizazioa
Hondakinen prebentzioa
Ingurumen-sentsibilizazioa

Hondakinen Prebentzioari buruzko sentsibilizazio-jarduerak
Hondakinik onena sortzen ez dena da.

2018ko urritik aurrera, Iruñeko Mankomunitatearekin batera elkarlanean, jendea hondakinen prebentzioaren inguruan sentsibilizatzeko hainbat jarduera jarri ditugu abian: hobe da gutxiago kontsumitzea eta gehiago berrerabiltzea, erosi-bota-erosi eredua jarraitzea baino.

Hemen Konpon tailerra

Edozein pertsonak bere objektuak konpontzeko behar dituen tresnak eta espazioak eskaintzen ditugu Tailer berezi honetan. Tailerra Iruñerriko Mankomunitatearekin hitzarmenez prestatu da.

Bestalde, doako lanabesen mailegu-zerbitzua ere eskaintzen da hemen, lanabesak astebetez etxera eraman eta kaltetutako gauzak bertan konpontzeko aukera ematen duen Lanabes Bankua alegia.

Tailerreko zein Lanabes Bankuko lan-tresnak Hondakinen Funtsak eta Nafarroako Gobernuak diruztatuak izan dira.

Astelehenetik Larunbatera 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Igande eta Jaiegunetan Itxita.

Tailer Gela eta Bideogela

Bi gela hauek Iruñerriko Mankomunitateari eskaini dizkiogu bertan Ingurumen Hezkuntzako programa gauzatu dadin. Urritik ekainera doako ikastaroak eskaintzen dira gure Tailer Gelan.
Izen-ematea: www.mcp.es

Bisitak

Gure egoitza ezagutu nahi gaituzten pertsona guztientzat zabalik dago beti. Gaur egun, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, LH eta publiko orokorrarentzat egiten ditugu bisitak, Iruñerriko Mankomunitatearekin hitzarmenean.
Izen-ematea 948203444 telefonora deituta edo www.mancoeduca.com web-orrialdearen bitartez.


Gaikako bilketa: 50 urteko esperientzia
Gaikako
bilketa
50 urteko esperientzia

Objektu eta materialen bilketa Nafarroan
Honakoa egiten dugu:
* Etxez Etxeko Bilketa
* Garbiguneetan Bilketa
* Saltokietan Bilketa
* Edukiontzien Bilketa

Objektuen eta materialen Gaikako Bilketa gauzatzen dugu Nafarroa osoan, 16 mankomunitaterekin eta hainbat EEHSKekin hitzarmenean. Etxez Etxeko Bilketa da gure bilketa-bide nagusia. “Atez ate” biltzeak hondakinak hobeto berreskuratzeko aukera ematen digu herritarrengandik hurbil egoteagatik. 45.220 etxez etxeko bilketa baino hiago egiten ditugu urteko, hau da, hileko 3.768 baino gehiago.

Bildutako objektuen kopurua eta jatorria
Urteko 14.360.877 kg baino gehiago
Bildutako objektuen kopurua eta jatorria erakusten dituen grafikoa

Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa: Ekonomia Zirkularra
Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa
Ekonomia Zirkularra

2025eko emaitzen grafikoa: 14.360.877 kg bildu dira, horietatik % 83'8 berreskuratu da (berrerabilia + birziklatua, 11.980.741 kg) eta % 16'2 errefusa izan da (2.309.523 kg)
Objektu bat Trapuketarienera iristen denean, hura berrerabiltzeko prestatzen saiatzen gara beti bigarren bizitza bat ematearren.

Jasotako objektuen prozesua honakoa da:
* Eskuzko sailkapena.
* Berrerabiltzeko Prestaketa: baztertutako objektuak egiaztatzea, garbitzea edota konpontzea, beste pertsona batzuek berrerabil ditzaten.
* Birziklatzeko Prestaketa: objektua osatzen duten piezak eta materialak bereiztea eta sailkatzea, ordezko pieza edo lehengai gisa berrerabili ahal izateko.

BERRIOZARko BPG

Beste mundu bat lorgarria dela eta ikusten ez den hori existitzen dela erakusten duen adibidea gara.

Hasiera-hasieratik berrerabili eta birziklatzearen aldeko apustua egin genuen, eta aitzindariak izan ginen kontsumo-ondasunen ekoizpena murrizten eta kontsumo arduratsuago bat aldarrikatzen. Orain gure lanari Ekonomia Zirkularra deitzen diote. Gaur egun, ehun-gaiak, liburuak, altzariak, etxeko tresneria, tresna elektrikoak, papera, kartoia, beira, plastikoa, pilak eta abar biltzen eta tratatzen ditugu. Objektuak berreskuratuta, haien baliagarritasun-ziklora itzultzeko aukera ematen diegu, "hartu, ekoiztu, kontsumitu eta bota" eredu ekonomiko harraparia deuseztuz. 1993an, 2.400 tona objektu eta material landu genituen; 2001ean, 6.000 baino gehiago; eta 2025an 14.361tik gora, horietatik % 83'0 baino gehiago berreskuratu genuelarik.

2025an osotara 14.360.877 kg jaso genituen, horien % 83'8 berreskuratu genituen (berrerabiliz edo birziklatuz) eta % 16'2 bakarrik errefusatu.

2025eko emaitzen grafikoa: 14.360.877 kg bildu dira, horietatik % 83'8 berreskuratu da (berrerabilia + birziklatua, 11.980.741 kg) eta % 16'2 errefusa izan da (2.309.523 kg)

Altzariak

Gure dendetan egoera onean dauden eta berrerabil daitezkeen altzari guztiak jartzen ditugu salgai: sofak, aulkiak, mahaiak, armairuak eta pieza solteak (somierren hankak, etab.). Egoera txarrean dauden altzarien metala eta zura bereizi egiten ditugu birziklatzeko.

2025an 5.629.357 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 6'1 gehiago. Kopuru horretatik % 75'2 berreskuratu zen.

TEEHak

TEEHak lantzeko hondakin konplexuenetako bat dira. Alde batetik, elementu kutsatzaile asko dituzte (metal astunak, etab.), eta bestetik, ordea, osagai birziklagarri asko. Trapuketarienean horietako batzuk berrerabiltzen ditugu, eta berrerabili ezin direnak, gure egoitzan edo kanpoko lantegiren batean birziklatzeko prestatzen ditugu.

2025an 3.631.915 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 8'0 gehiago. Kopuru horretatik % 99'0 berreskuratu zen.

Ehun-gaiak eta Oinetakoak

Modak kontsumismo basatia sustatzen du: jantzi bat erosi, denboraldi bakar batean erabili eta berehala botatzea. Trapuketarienean gero eta arropa kilo gehiago erabiltzen dela antzematen dugu egunez egun. Berrerabiltzeko egoera onean dagoen arropa hautatu eta gure bigarren eskuko dendetan edo handizka jartzen dugu salgai. Egoera txarrean dagoen arropa moztu, garbiketako trapu bihurtu eta tipologiaren arabera paketatu egiten dugu, ondoren mota desberdinetako trapuak baletan eskainiz.

2025an 3.091.589 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 5'7 gehiago. Kopuru horretatik % 77'2 berreskuratu zen.

Pitxiak eta Liburuak

Trapuketarienean hainbat gauzari "pitxi" deitzen diogu, hala nola jostailuei, koadroei, maletei, ontziteriari, lapikoei, etab. Gure gunean egoera onean dauden "pitxiak" hautatu eta gure dendetan salgai jarriz bigarren bizitza bat ematen diegu. Objektu horietako batzuek kutsatzaile arriskutsuak dituzte (pilek, CDek, etab.), guk kutsatzaile horiek bereizi eta Hondakinen Kudeatzaile Baimenduei ematen dizkiegu. Liburuei dagokienez, baldintza onenetan daudenak hautatu eta gure dendetan merke saltzen ditugu. Puskatutakoak edo hondatutakoak papera eta kartoia birziklatzeko erabiltzen ditugu.

2025an 597.105 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 2'5 gutxiago. Kopuru horretatik % 69'9 berreskuratuz.

Papera eta Kartoia

Jurramendiko Mankomunitatean papera eta kartoia biltzen ditugu, bertako herrietan kokaturiko 200 edukiontzie esker. Bestalde, hainbat saltokitan ere egiten dugu bilketa mota hau.

2025an 241.411 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 17'9 gutxiago.

Beira

Iruñeko Alde Zaharreko 304 saltokitako BEIRA biltzen dugu. Beira egunero bildu eta Gongorara bidaltzen dugu birziklatzeko. Bilketa mota hau San Ferminetan ere egiten dugu, baina garai horretan zerbitzua indartu behar izaten dugu, langile eta kamioi kopurua handituz.

2025an 1.169.520 kg bildu genituen, hau da, 2024an baino % 2'5 gutxiago.


Salmenta: bigarren aukera bat
Salmenta
Bigarren
aukera bat

Gure Azoketako baten barrualdea, salgai dauden objektuekin
Objektuen eta materialen salmentak dira gure prozesuaren amaiera.

Dendak: Berriozar, Artika, Gayarre, Triki Traku, Burlata, Lizarra eta Tutera

Salmentek gure lanetik bizitzea eta gauzei bigarren aukera bat ematea ahalbidetzen digute. Trapuketarienean, ordea, kontsumo arduratsua sustatzen dugu, horregatik, gure azokek elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua adierazten dute beti. Jasotako, sailkatutako edota konpondutako objektuak gure Bigarren Eskuko dendetan merke jartzen ditugu salgai, arduraz eta maitasun osoz aurkeztuz. Gure dendetan, gainera, Bidezko Merkataritzarako hainbat gune aurkituko dituzu, beste herrialdeetako pertsonekiko elkartasunaren eta trukearen erakusgarri. Bestalde, objektuak desmuntatzean sortzen diren materialak (metalak, zura, plastikoak, plakak, trapuak, etab.) Kudeatzaile Baimenduei saltzen dizkiegu birziklatzeko.

Berriozar

2018ko urrian zabaldu genuen Berriozarko Azoka, berrerabiltzeko prest dauden era guztietako objektuak eskaintzen dituen 1.500 metro karratuko espazioa. Azoka atsegina eta polita da, eta erraza da bertan gauzak bilatzea, objektu bakoitzak bere toki zehatza baitu. Ideia sortzaile asko dituzten pertsonei eta salmentan parte hartzen duten kide guztiei esker azoka honetan gure maitasun osoa adieraztea lortu dugu.

Gipuzkoa Etorbidea 11, 31013 Berriozar. 690116140.
Asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.

Artika

Zabala eta argitsua, Artikako Azokan mota guztietako altzariak, etxetresna elektrikoak, liburuak, "bitxiak", etxeko tresneria, arropa eta oinetakoak aurkituko dituzu.
Zatoz gu ezagutzera!

Artika Kalea 32, 31014 Iruña. 948136465.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Gayarre

Hirigunetik gertu eta oso alaia, gure Gayarre kaleko dendak arropa, oinetako, liburu, jostailu eta "bitxien" eskaintza zabala du. Altzariak eta etxetresna elektrikoak ere aurki ditzakezu bertan.

Julián Gayarre Kalea 4-6, 31005 Iruña. 948154108.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Triki Traku

TRIKI TRAKU gure boutique preziatua da. Trapuketarienera iristen diren objektu, arropa eta oinetako berezienak aurkituko dituzu bertan.

Arga Ibaia Kalea 36-38, 31014 Iruña. 948363126.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Burlata

Hirigunetik gertu dagoen gure Burlatako denda biziak xarma berezia du. Gauzak arretaz eta ardura handiz ezarri ditugu, gure maitasun osoa adieraziz. Oinetako ugari, arropa, etxeko arropa eta haurtxoena aurkituko dituzu bertan.

Zangozako Merindadea Kalea 6, 31600 Burlata. 948981831.
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Lizarra

Berrerabilitako gauza zaharrez apaindutako espazio maitagarria, mota guztietako bigarren eskuko arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta etxetresna elektrikoak dituena.

Deierri Etorbidea 33, 31200 Lizarra. 948520838.
Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:30etara. Astearte arratsaldeetan ere 16:30etatik 19:00etara.

Tutera

Dotorea eta argitsua, Tuterako gure denda zabalak arropa eta oinetako ugari eskaintzen ditu.

Miguel Eza Kalea 12, 31500 Tutera. 638464202.
Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Tafalla

Ireki berria, dotorea eta argitsua, Tafallako gure denda zabalak arropa eta oinetako, pitxiak eta jostailuak ugari eskaintzen ditu

Severino Fernandez Ibilbidea 50, Tafalla. 678996883
Asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30etara.

Next Generation EU finantzaketaren logotipoak
Berriozarko BPG
Ehun-hondakinak eta TEEHak Berrerabiltzeko Prestaketa instalazioen handitzea BEE Planak eta EBk finantzatu dute.
Nafarroako Gobernuaren Hondakinen Funtsaren finantzaketa-logotipoak
HEMEN KONPON
Tailer honetako eta Lanabes Bankuko lan-tresnak Hondakinen Funtsak eta Nafarroako Gobernuak diruztatuak izan dira.
HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...
Emaús Internazionalaren logotipoa
Emaús Europaren logotipoa
Emaús Espainiaren logotipoa
Aeressen logotipoa
Reas Nafarroaren logotipoa
Red Pobrezaren logotipoa
Etxez etxeko bilketa eskatzeko laguntzaile birtuala